Peru eta Otsoa
|ZUMAIA 13/11/2016
«Peru eta Otsoa» antzerkia
Azaroak 13, Igandea
TOKIA: Aita Mari
ORDUA: 12:00
SARRERA: 3€ / 2€ Aita Mari bazkidea edo Gazte txartela.
Sarrerak salgai Turismo Bulegoan
PERU ETA OTSOA
Serguéi Prokófiev-ek 1936ean idatzi zuen ipuin musikatua da.
Musikari ukraniar honen ideia, musika sinfonikoa haurrei modu dibertigarri batean
hurbiltzea zen eta honela egin zituen konposizio musikatua eta ipuinaren moldaketa ere.
Ipuin errusiatar bateko pertsonaiak hartu zituen eta bakoitzari instrumendu bat egokitu zion
errepresentazio modura. Honela, Peru, orkestako hari-instrumenduen bidez azalduko zaigu, txori
txikia zeharkako txirula izango da, zoritxarreko ahatea oboea, katu zuhurra klarinete goxoa, aitona,
beti marmarrean fagota, basoan bizi den otso handia trompak eta basoan errondan dabiltzaten
ehiztariak tinbalak eta bonboa.
Eszenatokian zuhaitz eder bat eta gramofono zahar baten laguntzarekin ipuia kontatuko diguen bi
pertsonai xelebre. Peru eta otsoa, haurrentzako ipuin sinfonikoen jatorria, atemporala eta
haurrentzat egin den sinfonia garrantsitsuena, oraingoan DIDAU antzerki taldearen bertsio berezian.
*Sus datos serán incorporados a un fichero bajo la responsabilidad de Goza Umetxoak (DESTURIS SL) con la finalidad de atender sus consultas. Puede ejercer sus derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición mediante un escrito a nuestra dirección: C SAN JOSE Nº 5 4º 20750, ZUMAIA (GUIPÚZCOA).