ANUNCIATE Si quieres anunciarte con nosotros contactanos a traves de nuestro formulario

Publizitatea · Publicidad


Hansel & Gretel

AZKOITIA 05/11/2016

» Hansel & Gretel » Ipuin kontaketa

Azaroak 5, Larunbata

Glu Glu Producciones-ek “Hansel & Gretel” ipuin klasikoa antzerkira eraman du eta larunbat honetan, azaroaren 5ean, Baztartxo Antzokian izango da ikusgai arratsaldeko 18:00etan. Sarrerak lehiatilan bertan egongo dira eskuragarri 4 eurotan. Galder Perezen zuzendaritzapean, ikuskizuna 3 eta 9 urte bitarteko haurrei zuzendua da. 

Hansel&Gretel

“Grimm anaien ipuin klasikoa antzerkian. Hansel eta Gretel basoan galduta ibili ondoren, txokolatezko etxea aurkituko dute. Bertan sorgin maltzurrak haurrak giltzapetuko ditu, beranduago jateko asmoz. Egokitzapen honek ohiko narrazioarekin bat egiteaz gain, gaur eguneko osagai eszenikoak eta musikalak eranzten dizkio familia osoarentzako antzezlanari.

Hansel eta Gretel familia txiro bateko neba-arrebak dira. Gretelek aitari zera gaizki entzungo dio: seme-alabak basoan abandonatuko ditu. Biharamunean, aitarekin batera basoan barrenean doazela, bidean harriak utziko dituzte etxerako buelta zein den jakiteko intentzioz. Baina harriak hartz zintzo bati emango dizkiote, animalia gaixoak ehiztariez defendatzeko behar baititu. Orduan, ogi-papurrak bidean jartzen hasiko dira. Baina honek ez du ezertarako balio, izan ere ogi-papurrak txoriek jango baitituzte. Iluntzen  denerako Hansel eta Gretel baso barrenean galduta egongo dira. Ipurtargia ezagutuko dute orduan, haien bihotzak eta ametsak argituko dituen izaki magikoa. Goizeko eguzkia agertzearekin batera txokolatezko etxea aurkituko dute. Pozez zoratzen jateari ekingo diote han bizi den emakume atsegin baten baimenaz. Baina atsegina zirudien hori, sorgin maltzurra da. Haurrak giltzapetuko ditu, lodiago daudenean jateko intentzioz. Ausardiaz eta argitasunaz baliatuta Hansel eta Gretelek ihes egin eta aitarekin basoan elkartzea lortuko dute”.

Iruzkinak · Comentarios

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*Sus datos serán incorporados a un fichero bajo la responsabilidad de Goza Umetxoak (DESTURIS SL) con la finalidad de atender sus consultas. Puede ejercer sus derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición mediante un escrito a nuestra dirección: C SAN JOSE Nº 5 4º 20750, ZUMAIA (GUIPÚZCOA).

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies