ANUNCIATE Si quieres anunciarte con nosotros contactanos a traves de nuestro formulario

Publizitatea · Publicidad


Ama Birjinaren jaiak

ZARAUTZ 14/08/2015

«Ama Birjinaren jaiak»

Abuztuak 14, Ostirala

Abuztuak 14, Ostirala Ama Birjinaren bezpera, goizeko 12:00etan jaiaren hasiera.

Hemen egitaraua osoa:

ABUZTUAK 14, ostirala

12:00 Lege Zaharren enparantzan, herriko jaiei hasiera ematen dien suziria, JAINEKIN txarangaren laguntzarekin.

19:00 Buruhandi eta erraldoiak trikitilarien laguntzarekin.

20:00: Zarauzko parrokian, Schola Cantorumek abestutako Salbea.

20:00 – 21:30 eta 23:00 – 01:00: Musika Plazan, dantzaldia SUKAR taldearen eskutik.

ABUZTUAK 15, larunbata

10:00-12:00 eta 16:00 – 18:00: Zelai-Ondoko bolatokian, Bolo eta Toka txapelketa irekia, Zelai-ondo Jai Batzordea eta Bol&Tok Kirol Klubaren laguntzarekin.

11:00 Zarauzko parrokian, Meza Nagusia, Schola Cantorumek abestuta.

12:00 Buruhandi eta erraldoiak trikitilarien laguntzarekin.

13:00 Musika Plazan, Lizarrako Dultzaineroen kontzertua.

17:00 Munoan, San Miguel ligako gune ludikoa (puzgarriak, parrilak, ergometroa, etab.)

18:00 Estropadak, “Zarauzko VII. Ikurrina” (Euskotren Liga).

Jarraian, Estropadak, “Zarauzko XXXVIII. Ikurrina” (ACT Liga).

20:00-21:30: Musika Plazan, dantzaldia TRIKI TA KE taldearen eskutik.

23:00 Hondartzan, su artifizialak.

Ondoren, Musika Plazan, dantzaldia TRIKI TA KE taldearen eskutik.

ABUZTUAK 16, igandea

11:00 Munoan, San Miguel ligako gune ludikoa (puzgarriak, parrilak, ergometroa, etab.)

12:00 Estropadak, “Zarauzko VII. Ikurrina” (Euskotren Liga).

Jarraian, Estropadak, “Zarauzko XXXVIII. Ikurrina” (ACT Liga).

12:00 Buruhandi eta erraldoiak trikitilarien laguntzarekin.

16:00: “Desioak Sutan, Sahararentzat” ekimenari hasiera emango zaio, Sortaldea Kultura Eremuaren kanpoaldean. Hainbat ekitaldi izango dira, Saharautzen eta Euskal Fondoaren laguntzarekin: haima sahararra, musika, tea eta abar.

18:00 Buruhandi eta erraldoiak trikitilarien laguntzarekin.

19:00 Sortaldean, “Tururutu Pailazo Bihurtu” haurrentzako berbena, Kiki, Koko eta Mokoren eskutik.

20:00: Su bolak banatuko dira, su bolengatik aldatu daitezkeen txartelen truke.

20:00 – 21:30: Sortaldean, AZIZA BRAHIMen kontzertua.

22:00: Aziza Brahim eta Eñaut Elorrietak “Desioak Sutan Sahararentzat” ekitaldirako egindako kanta abestuko dute eta jarraian ehunka su bola botako dira zerura, Sahararentzat desioak eta ametsak gehituta.

23:00 Musika Plazan, kontzertua TIK TARA taldearen eskutik.

Iruzkinak · Comentarios

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*Sus datos serán incorporados a un fichero bajo la responsabilidad de Goza Umetxoak (DESTURIS SL) con la finalidad de atender sus consultas. Puede ejercer sus derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición mediante un escrito a nuestra dirección: C SAN JOSE Nº 5 4º 20750, ZUMAIA (GUIPÚZCOA).

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies